XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
3. Kalkula bitez ondoko arrazoi trigonometrikoak:
a) 60ampdeg;-ko angeluarenak (2. irudiak balio du)
b) 45ampdeg;-ko angeluarenak
(Marraz bedi bat balioko aldea duen karratu bat, bere diagonal batekin).
3.2.-
EDOZEIN ANGELU EDO ARKUREN ARRAZOI TRIGONOMETRIKOAK3.2.1.
Arku edo dagokien angelu zentralen neurriaBerrikas ditzagun laburki B.U.P.-eko 2.kurtsoan ikasleak ikusi zituen kontzeptu-hauek.
Angelu bat neurtzeko, ondoko hauek zehaztasunez mugatu behar dira:
a)
Jatorria. Har dezagun A puntua arku-jatorri moduan (OA zuzen-erdia angeluaren hasierako alde bezala).A puntua zera da: OA abzisa-ardatzerdia eta O puntuari (koordenatu-jatorria) zentrua duen zirkunferentziaren arteko ebakidura-puntua.
b)
Muturra. AC arkuaren muturra C da (a angeluaren bukaerako aldea OC zuzenerdia da).c)
Norantza. A jatorritik C muturrera korritzerakoan, lasterketa hori, erloju orratzen norantza alderantzizkoa bada, norantza positibokoa da.Hau da: AC positiboa da.
OD zuzenerdiak erloju orratzen higidura jarraitzen badu, norantza negatiboa da, hots, AD negatiboa da.
d)
Neurri-unitateak.3. irudian
Zirkunferentzia bateko angelu zentralen multzoa eta zirkunfeentziaren arkuen multzoa hartuz, bien arteko bijekzio bat ezar genezake
Bijekzio hau
Arkuez hitzegitea eta dagozkien angelu zentralez hitzegitea gauza bera izango da.